Podcast: Play in new window | Download
Gaurko saioan Sonakay taldearen bista izan dugu, ostegunean Bilbon aurkeztuko dute disko berria. Sonakay, euskal zein ijito erro sendoko talde donostiarrak, bere lehen diskoa kaleratu du. “Sonakay denontzat” izeneko lana, Mutrikuko AME estudioetan grabatu dute eta zazpi abesti egin dituzte. Abesti propioez gain, euskarazko lau bertsio ere grabatu dituzte: Benito Lertxundiren “Loretxoa”, Urkoren “Lehenengo ikasgaia”, Pier Paul Bertzaitzen “Denborareki” eta Mikel Laboaren “Txoria txori”. Azken abesti honi esker, hain zuzen ere, taldeak arrakasta izugarria lortu zuen “Got Talent” telebista saioan.