AISZIRIMOLA: HEZKUNTZA JARDUNALDIAK, HAURRAREN AUTONOMIAZ

Laudio Ikastolak XIII.Hezkuntza Jardunaldiak antolatu ditu aste honetan, eta astelehenetik ostegunera gai ezberdinak hartuta adituak ekarriko dituzte hitzaldi tailer hauetara.

0-18 urte bitarteko haur eta gazteen inguruan mintzatuko dira, elkarrekintzaz, autonomiaz, nerabezaroaz… eta modu honetan, nahi duen irakasle, hezitzaile, guraso… edota interesatuk parte hartu ahal izango du modu irekian. Arratsaldeko 17:3oean hasiko dira saioak, eta gu, lehenbizikoan egon gara.

Irratsaio honetara ekarri ditugu Nerea Mendizabal psikopedagogoaren hitzak haurren autonomiaren garapenean, helduok bidelagun izateko hainbat trikimailu kontatuko dizkigu. Audioaren kalitatea ona ez bada ere, entzuteko ahalegina egiteak merezi duelakoan, hor duzue.

Hurrengo podcasta

Adesalambrar-2013/01/22

ar. Urt 22 , 2013