Podcast: Play in new window | Download
Ashley Hutchings baxu joleak sortu zuen Steeeleye Span taldea 1969an, Tim Hart eta Maddy Prior-ekin. 1972an taldea bide guztiz tradizionaletik aldendu zen. Rick Kemp, Bob Johnson eta Peter Knight sartu eta Hutchings zein Martin Carthy joan ziren. Below The Salt bildumatik kantu batzuk entzun ditugu. Spotted Cow gure gaurko urrezko kantua dugu, gero Gaudete, John Barleycorn eta The Bride’s Favourite Jig ere entzun ditugu.
John Prine singer-songwriter amerikarrak The Tree of Forgiveness disko berria osatu du, lehenengoa 2005etik, Minbizia gainditu ostean, Prinek Nashvillen ekoiztu ditu 10 kantu berriok Jason Isbell, David, Cobb eta Dan Auerbach-ekin, besteak, beste. Kantu batzuk dastatu ditugu: When I get to Heaven, God Only Knows, I Have Met May Love Today eta No Ordinary Blue.
2013an Bill Frisell-ek grabatu zuen aurreko urtean Monterrey Jazz jaialdirako konposatu eta bertan grabatutako 19 kantuko sorta, Big Sur izenpean. Big Sur herrian konposatu eta grabatu zituen, laukote batekin, hemen ditugun doinuak. Guk batzuk aukeratu ditugu gaur entzuteko: The Music of Glen Deven Ranch, A Good Spot, We All Love Neil Young, Walking Stick (For Jim Cox) eta Song for Lana Weeks.
MFSB (Mothers, Fathers, Sisters and Brothers) Kenny Gamble eta Leon Huffek sortutako estudiorako orkestra izan zen 70eko hamarkadan. Eurek asmatu zuten The Sound of Philadelphia delako eremu funkya. Bi doinu entzun ditugu: TSOP eta Philadelphia Freedom.
Ry Cooder-ek, The Prodigal Son bilduma berria ekarri digu maiatzean. Blues eta gospel doinu zaharrak eta hiru doinu berri aurki ditzakegu disko honetan. Guztietan satirikoki aztertzen du Cooder-ek AEBetako ustelkeria morala. Hainbeste kantu aukeratu ditugu hortik: Shrinking Man, Gentrification, Jesus and Woody (Ry Cooder), The Prodigal Son (Traditional), eta You Must Unload (Alfred Reed)