Podcast: Play in new window | Download
BIZKAIKO URTXINTXA ESKOLAren irratsaio honetan, sormenaren garrantziaz eta haurraren garapenaz hitz egiteko aprobetxatu dugu. Hausnarketarako bide bat eskaintzen zaigu ordu erdiko saioan.
Goitibehera Aldizkariko urriko alean agertu zen artikulu batekin eman diogu hasiera, Mikel Aurrekoetxea eta Amagoia Osinalde urtxintxakideek idatzitakoa, hain zuzen: ” Sormenera bidean, jolasa”. Maria Dolores Prieto irakaslearen eskutik Hik Hasi aldizkarian jazotako artikuluaren berri ematen da jarraian; sormena garatzen zenbait oinarri, pista eta baliabide emango dizkigu atal honek.
Gozatu eta garunak ireki 😀