POTTO: Balmasedan izandako saio bikoitza

Euskal Herriaren far westa konkistatu du bertsoak asteburu honetan, izan ere, Balmasedan saio bikoitza izan genuen: goizean, Bizkaiko eskolarteko txapelketaren finalak (bertso idatziak eta bat-batekoa); eta, arratsaldean, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren udaberriko fasearen 7. kanporaketa.
Goizeko saioan Gorka Pagonabarraga izan zen txapelduna, eta berarekin batera buruz burukoa jokatu zuen Iruri Altzerrekak. Biek horiek ordezkatuko dute Bizkaia, ekainaren 9an, Saran jokatuko den Euskal Herri mailako finalean.
Bestalde, arratsaldeko saioan Ator Bizkarra abadiñarra izan zen garailea, saio biribila osatu eta orain arteko puntuaziorik handiena lortu zuen.
biba bertsoa!
aupa Apolo

Hurrengo podcasta

ANTXOEN BERTSOA - hAbAnA tA pUnTo...

og. Mai 10 , 2018