BERBAZ: Jabi Goitia, euskararen DNAz ikertzen; aske, ausart, emantsu

Etxean jaso zuen txikitatik; irakurri, ikasi, jolastu, ikertzeko ohitura. Horrek mugitu du bizitza osoan Jabi Goitia, euskera ardatz. Hamarkadak ingeniari lanetan (“askatu berri naiz”, 67 urteko motorzaleak), jada 14 urte zenetik, euskararen barnera begiratu izan du sakon eta 40 urte baino gehiagotako ikerketak liburuetara ekartzen dabil azken aldian.

Euskara aberatsez berbaz, gazteleraz idazten dau (“alfabetatu bakoa naz”) euskarazko hitzen sustraiei eta eraketari buruz: “El ADN del euskera”. Toponimia eta etimologia, agorrezinak direlako ikerketarako. Eta internetek azken hamarkadetan itzel zabaldu du ikerketarako informazioa eskuratzea.

Hitzen jatorria ikertuz geure jatorriaz ikasten dugulako. Duela milaka urte, 40-60 lagun inguruko taldeetan, euskaldunak abereekin, Europa eta Afrika eta Asiako mutur urrunenetaraino.

Berba pilo baten jatorriaz ikasi dogu, gaztelanian egunerokoak, euskaldunok erabiltzearei utziak, haietako asko “espainolezkoak” direlakoan: kutsillo, kutsara, obizpo, olla, Kadaber, merluza, iris, sandalia, Ebro, madrugar, Europa, Amerika, Afrika, Asia, toldo, piramide, pantalon, mariposa, kafe, malla,… eta haien osaketaz ikastean euskerazko (eukelezko) berba ugari (ber)ikas.

Ikerketa aldats gorakoa da. Unibertsitatea eremu antzua benetako ikerketarako. Jan-txakurrak, lotsorrak, epelean gozo. Ikerlariak ezinbestez arriskatu behar, ostera, bide barrietan sartu,… Guztiz oker ibili izan garela jabetzeko ausardia eta lotsarik eza eta barriro ekiteko kemena.

Beldur-mallatik alde egin behar, noizbait, benetan ikasiko badogu, haziko bagara.

“Egia gugaz, danon aurka” Azillonako markesak esana omen. Harrigarria, tumatxa, entzun!

Kantak:
Bihotz begiekin (Ruper Ordorika)
Koilarak (Izaro)

Erreferentziak:
El ADN del euskera (Jabi Goitiaren lehengo liburua)
Euskararen Jatorria (maiatzaren 5ean aurtengo biltzarra, Aubixan, Elgoibarren)

Hurrengo podcasta

POTTO: Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren udaberriko fasea, Otxandion eta Ondarrun

az. Api 25 , 2018