Podcast: Play in new window | Download
Gaurko Irratien tartean Araba aldeko kontuak izan ditugu. Hala Bedi irratiko Jon Altza izan dugu gurean eta aiaraldeako ekintzen faktoriaren berri eman digu. Lautadako kontuak ere ekarri dizkigu, izan ere, AHTaren inguruan sortutako zalapartaren baitan antolatzen hasiak dira herritarrak. Torturaren aurkako egunaren harira, Hala Bedik kaleratuko duen erreportai baten inguruan ere aritu gara. “Tortura, zauri irekia” izenburupean aurkeztuko dute igande hontan, iluntzeko 20:00etan. Azkenik, martxoaren 3ko mobilizazioei dagokienean dagoen planteamendua ere izan dugu hizpide.