POTTO: Bilbiko XAKE espazioan izan zen bertso-afari mundiala.

Bilbiko XAKE espazioan izan gara gaurkoan; aurreko astean izan zen bertso-afari mundiala ekarri dugu uhinetara; osorik ez, baina gehiena (onena) bai.
Josu Zabalak zentsura aplikatu du, eta ordubeteko saiorako ekarri behar izan dugu, penaaaa!
Kantuan, seikotea: Eneko Abasolo “Abarkas”, Mikel Galartza “Coca-Cola”, Ana “Single”, Joseba Barandiaran, Aitor Esteban “Garrote” eta Oier Arbina aguraindarra.
Azken horren lana goraipatu behar… Afaldu aurreko mementoan konbentzitu genuen kanta zezan. Gora zu, Oier. Ta zorte on Arabako kuadrilla artekoan!!
Apolo ta Mauro gogoan… Biba POTOJORRAN, biba guek!!

Hurrengo podcasta

URTARRILAK 29!!! EGURRAK DARRAI!!!!

al. Urt 29 , 2018