ZURIA BELTZEZ – 323 – kantak txirikordatzen

Musika popularren sustraietatik hasi eta adarretatik bidaiatuko gara gaurkoan ere. Gurean, soinu herrikoien zirrikituak miatu, eta (gure aburuz) merezi duten kantak aletzen ditugu. Lehenik, belarriak berotzen hasteko R&B-aren trena hartuko dugu, bi perla eder entzunez. Ondoren, erritmoa arintzeko soul-aren bidea hartuko dugu. Jarraian, basatiagoak diren garage, psikodelia eta swamp pop-aren unea izango da. Erdialdean, are gordinago, hard-psych eta latin-funk bezalako estiloekin batera, glam-rock eta punk zertzelada batzuk nahastu ditugu. Azkenik, jamaikar roots reggae lasai eta epelarekin amaituz. Gora soinu nahastuak! (ez nahasiak!)

0- Stereoscope Jerk Explosion – Fuzz party 1- Preacher Stephens & the Foree Wells Combo – Mary 2- Jeannie Barnes – Can’t get you off my mind 3- Lee Rogers – You’re the cream of the crop 4- Troy Marrs – My baby’s got me 5- The Premiers – Get on this plane 6- Philwit & Pegasus – Pseudo phoney mixed up croney 7- Jean Paul ‘El Troglodita’ – Vudú 8- Jean Paul ‘El Troglodita’ – Pórtense bien 9- Slade – Nobody’s fool 10- Sumision City Blues – Artzai ona 11- Delroy Wilson – Rascal man

Hurrengo podcasta

KULTUR KUBOA : Bas(H)oan da Beñat Achiary + Angel Lertxundi Hormaren kontra ...

al. Urt 29 , 2018
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan