Kaixo, zure hilekoa naiz!

Bada ez dakigu konturatu zareten, baina, bai, Atalkariok zuen hilekoak gara! Kaixo!

Ezaguna egin al zaizue izenburua? Eta jarraian jarri dugun irudia? Duela urte batzuk, iragarki batek horrelaxe irudikatu zigun emakume batzuok hilero izaten dugun odoljarioa: traje eta kapelatxo gorri dotore eta moñoñoaz lagundurik, bere burua neska bati aurkeztera etorri zen. Eta hori nahikoa ez eta konfetia -‘emakume’ bihurtu izana ospatzeko- eta kontsolatzeko jarrera -‘emakume’ bihurtu izanak pena emanez gero- zeramatzan berarekin.

Zenbat topiko asmatu dira hilekoaren inguruan? Zergatik daukate batzuek hilekofobia? Zergatik batzuetan sekulako garrantzia ematen zaio eta beste batzuetan baztertu egiten da? Eta hilekorik gabekoekin zer gertatzen da? Horretaz guztiaz hitz egiteko, laguntza eskatu diegu gure irratikideei eta Kim etorri zaigu bere esperientzia eta iritzia ematera. Baina ‘mahai-inguru’ horretaz gain, pelikuletan eta telebistan ere, menstruazioa nola irudikatu duten kontatu dizuegu.

Hurrengo podcasta

Kritikal Blues: The Allnighters - Clarence carter

ol. Urt 12 , 2018