BERBAZ: Itziar Larrondo osasunaren ardura, norberak

Urteak irakasle eman eta gero, libreago dabil Itziar bilbotarra (Matiko aldekoa, zehatzago. Hitz egin digu ere umetako denbora hartaz). Eta denbora zati bat Sumendi elkartean ematen du. Bere ardura, besteak beste taldearen webguneko informazioa eguneratzea.

Duela gutxi Eneko Landabururen hitzaldia proposatu digute. Lepo aretoa martitzen arratsalde baten San Frantzisko auzoko udaltegian.

Enekoren aspaldiko ezagunak batez ere. Uda honetan Kadagua aldean izan dugu
Eneko eta jendea bero dabil Euskal Herrian atseden etxe gehiago behar dugula. Nork bere burua hobeto zaintzen ikasi behar dugulako, mediku sistemaren menpe egoteak ere baditu-eta bere arriskuak.

Itxaropentsu da eta ametsa ere badu, polita. Entzun!

Kantak:

Aitormena (Hertzainak)
Miñen puntiegaz (Bermeoko hainbat kantarik)

 

Erreferentziak

Sumendi Elkartea (osasunaren autoeraketa)
Eneko Landabururen osasunari buruzko liburutegi birtuala

Hurrengo podcasta

90seg #100 (itzulera)

az. Urr 18 , 2017
90segundu