Podcast: Play in new window | Download
Garilak 26 erromeria talde bizkaitarra 2011. urtean sortu zen. Udan han eta hemen ibili dira zuzenekoak ematen, uda bukaeran irratira gonbidatu ditugu, Euskal Herriko plazen osasunaz eta aurrerantzean dituzten proiektuen inguruan berba egiteko. Plaza taldea izateaz gain kantu sortzaileak ere badira. 2016an beste pauso bat eman zuen taldeak eta kantu propioz osatutako lehenengo diskoa grabatu: Adrenalinaren Zain. Gero eta erromeria talde gehiago dagoen honetan, uda sasoia nola antolatzen duten kontatu digute.