SOINUGELA: Orchestra Baobab, Dr. John, Chuck Berryren kantutegia

Orchestra Baobab aurten berriro grabaketa berria kaleratu dute, Tribute to Ndiouga Dieng. Afrikako rumbaren txapeldunak dira 1970ean sortu zirenetik. Senegaleko talde honek iragan azaroan hil zen Ndiouga Dieng taldekide zenari gorazarre egin dio 10 kantuko sorta honetan. Guk gaur entzun ditugunak: Foulo, Magnokouto, Sey, eta Caravana.

Dr. John musikari ospetsuari omenaldi kontzertua eskaini zioten iaz, bere jaioterria den New Orleans hirian. Musikari askok parte hartu zuten eta guk gau hartako bildumatik lau kanta aukeratu ditugu: Right Place Wrong Time (Bruce Springsteenekin), Such A Night (Sarah Morrowrekin), Please Send Me Someone To Love (Charles Neville eta Aaron Nevillerekin) eta Stack-A-Lee (Tab Benoitekin).

The Songs of Chuck Berry bilduma berrian Berryren 24 kanturen bertsioak jaso dituzte. Guk hauek entzun ditugu: Roll Over Beethoven (Helene Dixon), Maybellene (Marty Robbins), Memphis (Don Covay), Little Queenie (Jerry Lee Lewis), Too Much Monkey Business (Elvis Presley), Havana Moon (Carlos Santana – Vocal: Booker T), Back In The USA (MC5), Rock And Roll Music (The Beach Boys), The Promised Land (Dave Edmunds), You Never Can Tell (John Prine), Run Run Rudolph (Dwight Yoakam).

Urrezko kantu moduan Memphis hiriarekin oso lotuta dauden kantu eta taldea aukeratu dugu gaur: Dylanen Stuck Inside of Mobile with the Memphis Blues Again, North Mississippi Allstars taldearen eskutik.

https://www.youtube.com/watch?v=dmN4WXQ7CeI

Hurrengo podcasta

Non Dira #4

ar. Uzt 25 , 2017