Podcast: Play in new window | Download
Haurdunaldi subrogatua toki urrunetako kontua zen lehen; lehenbiziko lerroko albistea da egun. Asteburuan Berria egunkarian irakurri ahal izan dugunez, ugaritzen ari dira Euskal Herrian ere era horretan jaiotako haurrak. Atzerrian sortuak dira, bertan ezin baita praktika hori egin. Gaia gerturatu ahala, prozedurak etikatik eta justiziaren arlotik sortzen dituen galderen ertzak zorroztu dira; etxe barrura begira, eta kanpora. Alderdi, mugimendu eta norbanakoak, denak ari dira praktika horretaz duten iritzia zehazten, eta guk ere tertuliara ekarri nahi izan dugu gaia, ikuspegi berriak eskaini asmoz. Miren Azkaraterekin eta Aitor Kaltzakortarekin hitz egin dugu.