Podcast: Play in new window | Download
Hainbat atxilotu, zauritu ugari eta identifikazioak eragin ditu Ertzaintzak Errekaleorren argia mozteko. Iberdrolako langileak argia moztera joan dira Gasteizko auzo askera, eta argindarraren etxea defendatzen zeuden auzokideak bortizki atera ditu Ertzaintzak. Topatuko eta Hala Bediko kide bana identifikatu dute. Goizak luze jo du, baina gertatu denaren lekukotza zuzena jasotzeko, Errekaleorreko auzotarra den Jonekin hitz egin dugu.