Podcast: Play in new window | Download
Gaurko saioan Ana Malagonen bisita izan dugu, argitaratu berri duen “Gelditu zaitezte gurekin” nobelaz berba egin dugu. Mikroipuinez osaturiko liburua plazaratu zuen duela urte batzuk “ Lasai, ez da ezer gertatzen” 162 mikroipuinez zipriztindu gintuen Ana Malagonek, orain ipuinak ere bildu ditu “Gelditu zaitezte gurekin” izenburua duen liburuan. Era askotakoak dira hamalau istorio hauetako protagonistak, gazte, heldu eta zaharrak, baina denetan nabari da halako sentipen asegaitz bat, denbora igaro arren munduan norberaren lekua aurkitu ezin bat, gatazka edo konfliktoren bat.