Podcast: Play in new window | Download
Saio hontan Luciana izan dugu gonbidatu bezala.
Perun zegoela uholdeak gertatu eta bertan bolondres lanak egiten ibili da.
Milaka kaltetu, ehundaka etxe suntsituta; Trujillo probintziako egoera ezagutzeko aukera izan dugu. Gobernuko erakundeak desagertuta, eta lehenengo unean gizarte zibila eta herritarrak izan dira egoeraren kargu hartzen saiatu direnak, kaltetuei edateko ura, jakiak eta beste hainbat gaietan laguntzen.
Auzo bateko lideresa komunitario batekin hitz egiteko aukera ere izan dugu.
Bide batez, Bergara eta inguruko herrietan jasotako laguntza eskertzeko aukera ere izan dugu. Mila esker guztioi erakutsitako elkartasunagatik! haundiak zarete!!