Podcast: Play in new window | Download
Tim “love” lee-ren zigilluak, hau da, Tummy Touch etxeak 15 urte bete dituela eta, bertako artisten disken deskarga ugari oparitu ditu bezeroen artean. Disketxe honek, txikia izan arren, bere bidea jorratu du, downtempo, trip hop eta ambient dance musikan besteak beste, eta gaur egun Londresez gain, Estatu Batuetan ere badu bulegoa. Deskargaturiko disken artean, 15. urtebetetzearen omenez kaleratutako bat nabarmentzen da, Fully Bearded 15 Years Of Tummy Touch izenekoa.
Dub estiloko diska hau entzungo dugu gaur BERBENIR-en.