Podcast: Play in new window | Download
Frantziako presidentetzarako hauteskundeetan, igandeko bigarren itzuliari begira azken eztabaida egin dute bart Martxan mugimenduko Emmanuel Macronek eta Fronte Nazionaleko Marine Le Penek, telebistan. Lehenengoz, aurrez aurre izan ziren bi hautagai horiek, eta erabat jarrera desberdinak izan zituzten. Erasoari ekin zion hasiera-hasieratik Le Penek, eta, hori ikusirik, lasaitasun itxura ematen saiatu zen Macron. Giroa bero dago Frantzian, lehen itzulian kanpora geratutako hautagaiek iragarri dituzte haien boto kontsignak eta ikusteko dago zer aterako den igande honetan eta emaitzak nolako eragina izango duen aurrera begira. Orain arte gertatu denez eta aurrerantzan gerta daitekeenaz hausnartu dugu gaurko tertulian Oier Imaz eta Jagoba Zuluetarekin.