Podcast: Play in new window | Download
Bihar, 15:45 aldera, 80 urte beteko dira Gernika bonbardatu zutenetik. Urtemuga borobila medio, memoria historikoa berreskuratu eta gertatutakoaren inguruko hausnarketa sakona egite dihardute hainbat eragilek hilabete honetan. Gertatu zena ez ahaztu eta salatzeaz gain, sarraskiaren harira Pablo Picassok margotutako koadroak eta Gernika herriak berak sinbolismoa hartu dute azken asteotan. Badirudi kolore askotako aldarriak igortzeko plaza bihurtu dela duela 80 urte suntsitua izan zen herria. Horretaz hausnartu dugu gaurko tertulian Ikoitz Arrese eta Aitor Kaltzakortarekin.