Podcast: Play in new window | Download
ETAk jakinarazi du erakunde armagabea dela dagoeneko. BBC hedabidera igorritako ohar batean eman du armagabetzearen berri. Esan du kontrolpean zituen armak gizarte zibilaren esku utziak dituela, baina, armagabetzeak “bakearen etsaien erasoaldiak jasan” ditzakeelakoan, Baionan bihar egitekoa den ekinbidea jo du berme gisa. Jarri gara gai horri begira eta beste zenbait ere ekarri ditugu gaurko errepaso kritikoaren tartera batu den Maite Sabalzarekin.