Podcast: Play in new window | Download
Nondik gatoz? Nora goaz? Bigarren galderari erantzutea zinez zaila da, iluntasunez beteriko bidea baita gizakiarena. Baina lehen galderaren erantzuna gero eta gertuago omen dago, arlo askotako zientzialariak bizia non, noiz eta nola sortu ote zen argitu nahian lanean ari direlako. Esaterako, ondorioztatu dute organismo guztiek partekatzen dugun oso aspaldiko senidea LUCA mikrobioa zela eta itsaspeko sumendien bueltan dauden tximinia hidrotermalen inguruan bizi izan zela uste dute. Baina gu usteez soilik aritu gaitezkeenez, gaian jantziagoa den Zientzia Kaierako zabalkunde zientifikorako arduraduna, Uxune Martinez, batu da gaurko saiora.