Podcast: Play in new window | Download
Ehun egun baino gehiago igaro dira muntaia polizial baten ondorioz Altsasu nahi baino ezagunagoa egin zenetik. Polizia operazioak, epaiketa azkarrak eta espetxeratzeak etorri ziren, ferietan herritarren eta guardia zibil batzuen artean gertatutako liskarraren ondorio gisa. Halabedi irratiko Igor Goikoleak Bel Pozuetarekin hitz egin du horretaz, polizia muntaia horren ondorioz espetxean dagoen Adur Ramirezen ama da Pozueta.