Podcast: Play in new window | Download
Harpidetu: Email | | More
Gaurko Zaharrak Berrin Rabbit-Proof Fence filmaren inguruan arituko gara Asierrekin. Phillip Noyce zuzendariaren pelikulak Australian gertatutako benetako historia du mintzagai; hainbat hamarkadatan gobernuak haur aborigen mestizoak lapurtu zituen, haien artean istorio honetako protagonista diren hiru ahizpa txikiak. Zurien hatzaparretatik ihesi, milaka kilometro egingo dituzte etxerako bueltan, beti ere, landutako lurrak untxietatitik babesteko eraikitako hezi amaiezinaren ondoan.
Auniako lagun Juanjo Hidalgok igande honetan Orozko ingurura joateko gonbidapena luzatu digu. Juanjo gidari lanetan arituko da Ibarra, Zaloa, Urigoiti eta Aresketa auzoetan, bertako sekretu historikoak eta paisaiaren edertasuna erakutsiko dituelarik. Azalpenez eta inguru horietako mendiez gozatu nahi dutenek Orozkoko museoan dute apuntatzeko aukera.
Azkenik, Jon Martinez gasteiztarra izan dugu gurekin. Jon kolaboratzaile berria dugu Zaharrak Berrin eta, hilean behin, Historia Garaikideko kontuak egunerokotasunak eskaintzen dituen berriekin uztartuko ditu. Gaurkoan, herrialde Katalanetako ezker independependentziazaleak izan duen bilakaera aztertu du.