Podcast: Play in new window | Download
Gipuzkoako Epilepsia Elkarteak hezkuntza zentroetara zuzendutako Elkar ezagutzen proiektua jarri zuen martxan joan den ikasturtean. Proiektu horren barnean, izenburu bereko bideoa aurkeztu zuten joan den astean. Gaurkoan, Nazioarteko Epilepsia Eguna da, eta Gipuzkoako elkarteak egiten duen lana ezagutze aldera, Eluska Arrieta gonbidatu dugu gurera.