Podcast: Play in new window | Download
Gaurko urrezko kanta, Koldo Izagirrek Eta Joseba Tapiak 1988an elkarlanean egindako Apoaren edertasuna liburu-diskoa irekitzen zuen Loiolako porrusalda kanta izan da. Erlijiotik eta jesuitengandik gehiegi aldendu barik etorri dira urrengo kantak, Ennio Morricone maisuak, The Misison filmerako konposatutako bi pieza hain zuzen ere.
Jarraian titulu berdina daramaten bi kantu desberdin entzun ditugu. Lehenengo Zea Maysen Orain eta Willis Drumonden Orain. Hurrengo tartean, Jamaikako The Gladiators Roots reggae taldearen zenbait kanta entzun ditugu:
– Mix up
– Belly full
– Naturality
– Soul Rebel
– Exodus
– Rude Boy Ska
Clinton Fearon, Gladiator ohi baten eskutik etorri dira hurrengo bi kantak:
– No Justice
– This Morning
Saioaren azken txanpan Doug Sahmen zenbaik kantu entzun ditugu:
– Is anybody going to San Antone
– It’s gonna be easy
– Blues stay away from me