IRRATIEN TARTEA: Sakanako turismo, euskara, memoria eta kultura kontuak, Beleixe irratitik

Otsailaren 15ean, turismo arloko proiektuen berri emango dute Sakanako Mankomunitatearen Lakuntzako egoitzan egingo duten bilera irekian, eta horren berri ekarri du Beleixe irratiko Maider Beteluk gaurko irratien tartera. Horrez gain, bihar Koldo Zuazok Euskalkiak.eus ataria aurkezteko Bakaikun emango duen hitzaldiaren berri ere eman du. Asteburu honetan, historiari eta memoriari eskainitako egitarauan, 1936ko gertaerak eta ondorengoak jasotzen dituen dokumentala eta antzerki emanaldia izango dela Irurtzunen azaldu du. Kultura arloko gaiei helduta berriz, Sakanako pop-rock lehiaketaz, Santa Ageda eta kinto festez eta Urbasan egin asmo duten elurraren egunaz hitz egin du.

Hurrengo podcasta

TERTULIA: Non du Internetek adin txikikoentzako aukeren eta arriskuen arteko muga?

og. Ots 9 , 2017