Podcast: Play in new window | Download
Euskal Herriko Bilgune Feministak 15 urte betetzen ditu aurten. Urteurrena ospatzearekin batera, Euskal Herriaren burujabetza feministarako bidean sakontzeko eta aurrerapausoak emateko aprobetxatu nahi dute urtea. Gatazkaren konponbidean ikuspegi feminista txertatzeko duten ildoaren barnean, emakumezko euskal preso politikoen egoera ikusarazten dihardute. Horren harira, Valladolideko espetxera antolatu duten martxa feminista aipatu du Idoia Arraizak Bilgune kontari-ren gaurko errepasoan. Horrez gain, Lakuako Gobernuak DSBE Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari ezarritako murrizketen aurka Bilbon egindako giza katea eta Iruñerriko mugimendu feministak egindako jardunaldiak aipatu ditu.