Podcast: Play in new window | Download
Ander Odriozolak lehen nobela argitaratu du Freeport goiburukoa. Ondarroa eta Bilbo artean kokatutako misterio historia da eta kontakizunaren trama genero beltz klasikoan kokatzen da. Liburuari buruz xehetasunak eman dizkigu gurean izan baita. Bizitza trakets xamarra daraman detektibea da protagonista, edalea, femme fatale-a ageri da, portua da agertokia…. Detektibe zelebrea Joanes da. Halako batean, Ondarroako portura argazki konprometigarri batzuk saltzera joan, eta tiro batez hilik topatzen du bere bezeroa. Orduan hainbat hari dituen mataza batean nahasturik geratuko da ikerlaria.