EUSKAL ELKARGOA – Euskal Irratien zuzeneko emankizun berezia

Euskal Elkargoa osatuz geroztik, lehen bilkura egingo dute gaur, 18:30ean, Baionan, lehendakaria hautatzeko. Jean-Rene Etxegarai eta Bernard Lougarot dira hautagai presidentetzarako. Horren harira, Euskal Irratiek bertatik emankizun berezia egin dute, besteak beste, hainbat hautatsirekin hitz egin dute: Germain Hacala Urruñako auzapezordea, Alain Iriart Hiriburuko auzapeza eta departamenduko kontseilaria, Daniel Oltsomendi Izurako auzapeza eta gidaritza batzordeko kidea eta Luzien Betbeder Lekorneko auzapeza:

Bilkurara iristen ari ziren hainbat hautetsiren eta ordezkari politikoren hitzak ere bildu dituzte:
Horrez gain, beste hainbat lagunekin Euskal Elkargoak hainbat eremutan izan dezakeen eraginaz hausnartu dute. Ixabel Xarrigton Bidarteko hautetsiak eta enpresa arduradunak ekonomiaren ikuspuntua eskaini die. Eta euskarari buruz, berriz, Baterako kide Juliette Bergouignanekin eta Jakes Bortairurekin aritu dira, azken hori, AEK-ko arduraduna ere bada:

Hurrengo podcasta

IRRATIEN TARTEA: Lur Gil Esan Erranetik eta Igor Goikolea Halabeditik

ar. Urt 24 , 2017
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan