‘Bilgune kontari’: indarkeria matxista, elkartasuna Chrysallisi eta espetxe martxa

2017. urtea hasi berria dugu eta hainbat dira salatutako erailketa eta eraso matxistak. Joan den astean jakin genuen Blanca Marques, 48 urteko emakumea erail zuela gizonezko bikotekideak Burlatan eta gero, gorpua Ultzama ibaira bota zuela. Lehenxeago jakin genuen Valentziako herri batean, aitak Sara Majarenas euskal preso politikoaren alaba Izar labankadaz zauritu zuela Indarkeria sexistagatik beste bi gizon atxilotu zituzten igandean Gasteizen eta Durangon. Eta asteburuan bortxatzaile baten aldeko pankarta bat ere ikusi dugu Osasunaren futbol zelaian. Salatzeko eta mobilizatzeko arrazoiak badaudenez, gai horiei begira jarri gara Bilgune kontari-ren gaurko errepasoan, Amaia Zufiaren laguntzaz.

Hurrengo podcasta

EUSKAL ELKARGOA - Euskal Irratien zuzeneko emankizun berezia

al. Urt 23 , 2017
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan