Podcast: Play in new window | Download
“Banekien gogorra izango zela, baina sekula ez nuen pentsatu halako tamainako basakeria ikustera iritsiko nintzenik”. Hitz horiekin definitu du Begoña Cestau Sakanako Mankomunitateko immigrazio teknikariak joan den Eguberrietan Greziako gaizki izendatutako errefuxiatuen kanpamenduetan, Salonikan, sentitutakoa. Haren esperientzia ezagutu eta Greziako egoera gordina gurera hurbildu asmoz, Zebrabiderako gonbita egin diogu.