Podcast: Play in new window | Download
Euskarazko hedabideek jasotzen dituzten laguntza publikoei buruzkoak dakartzagu gaurko komunikazioaren tartera. Inoizko laguntzarik eskasena eman diola Lakuako Gobernuak Berria egunkariari jakin genuen atzo. Egunkariarentzako laguntza gehiago gutxitu duela berriro: 2013tik 2018ra, 300.000 euroko jaitsiera izan da, %20koa. Aurrekontuan gero eta pisu txikiagoa dute diru laguntzek. Egoera hori eta hedabideen bueltako beste zenbait konturi erreparatzeko batu da Urtzi Urkizu gurera.