Podcast: Play in new window | Download
A nosa terra galego hutsezko astekaria 1907an argitaratu zen lehen aldiz, eta Galizian aro berri bati ekiteko aukera eskaini zuen, galizierari atxikitako idealak hedatzeko aukera eman baitzuen. Sortu zeneko mendeurrenaren harira, Gorka Salcesek idatzizko hedabide horri buruzkoak ekarri ditu gaurko komunikazioaren tartera.