Podcast: Play in new window | Download
Halabedi irratiko esatari Igor Goikoleak atzoko irratien tartean aurreratu zigunez, De Miguel ustelkeria auziaren inguruko mahai ingurua antolatu du Adi elkarteak gaurko, 19:00etan Aldabe gizarte etxean izango da. Auzi horretako paperetan EAJko izen ugari agertu dira paperetan eta De Miguelek enpresa ugari kontrolatzen zituela argi geratu da. Hala ere, gaurko mahai inguruan gaia gertutik jarraitu duten kazetariek xehetasun gehiago emango dituzte. Adi elkarteko kide Unai Mendizabalekin hitz egin zuen atzo Goikoleak Araba hizpide magazinean, eta solasaldi hori ekarri dugu gurera.