Adesalambrar 2016ko Abenduaren 13a

Gaurko irratsaio ere, asteko kronikarekin hasi dugu. Besteak beste, Herrialde Katalanetako burkideen kontrako errepresioa, Siriako gerraren egoera eta Turkiako gobernuak kurduen aurka aurrera daraman sorgin ehiza izan ditugu aipagai.

Ondore, Alaibedi irratsaioko kolaboratzaileen laguntzaz Alberto maputxe hizkuntzaren aldeko militante elkarrizketatu dugu. Millaray elkartearen eskutik izan da Euskal Herrian eta Maputxeen hizkuntzaren  eta herriaren inguruan mintzatu da.

Azkenik, kolaboratzaile berria estreinatu dugu gaurkoan: Mireia, Askapenako kidea. Kanakya edo Caledonia Berriaren inguruko egoeraz mintzatu da. Frantziar kolonia honen mugimendu independentistaren ibilbide historiko orokorra jorratu eta 2018an burutzekoak diren independentzia erreferenduma aztertu du.

Hurrengo podcasta

Kaos y Lentejas jaialdiaz ZarataZarautzen

az. Abe 14 , 2016
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan