Podcast: Play in new window | Download
Astebete baino gehiago igaro da aurtengo Euskararen Nazioarteko Egunetik. Asko izan dira egun horren harira egindako aldarrikapenak, adostutako irakurketak eta antolatutako ekintzak. Zenbaitek, gainera, euskarak 365 egun behar lituzkeela ere nabarmendu dute. Guk, euskarak hezkidetzan duen garrantziaz hausnartu nahiko genuke gaur, eta Urtxintxa eskolako Iraide Baskaran batu zaigu.