Podcast: Play in new window | Download
Ba al zenekiten garuna ohitu egiten dela gezurrak esatera? Lehenbizikoz ziria sartzen dugunean, burmuineko amigdalak sentipen negatiboak eragiten dizkigu, baina erreakzio hori ahuldu egiten da gezurretan jarraitu ahala. Orduan eta erosoago gaude iruzurrarekin, eta orduan eta handiagoak eta ugariagoak izan daitezke gure gezurrak. Ez dugu guk ikertu halakori, Londresko University Collegen egindako esperimentu batean ondorioztatu dute eta xehetasun gehiego ekartzeko Zientzia kaiera egitasmoko Zabalkunde Zientifikorako Arduradun Uxune Martinez batu da gurera.