Hazparneko Ezkia ikastolaren 45. urtemugako lekukotzak, Radiokulturatik

Euskararen Nazioarteko Egunaren atarian, Hazparneko Ezkia ikastolaren 45. urteurrenari begira jarri gara. Ipar Euskal Herriko ikastola gehienak 1970. urteetan sortu ziren. Lehena, Arrangoitzen, 1969an, euskara desagertzear zela; ondoko urteetan beste herri askok segida hartu zuten. Aurten 45 urte betetzen dituzte Hazparne, Azkaine, Uztaritze eta beste hainbat lekutako ikastolek. Ba Hazparneko Ezkia ikastolari begira jarrita, Radiokulturako lagunek Jeannot Arotzarenari, Bernadette Camblong eta Maider Duguini eta azken horren 11 urteko seme Ellanderi hartutako adierazpenak ekarri ditugu gaurko elkarrizketaren tartera.

Hurrengo podcasta

HAUS OF BEATS 1. URTEURREN JAIA:Haus Of Beats - Ene! (live) - Abu Sou - Chez Ed .

og. Abe 1 , 2016
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan