Podcast: Play in new window | Download
Inkestek iragartzen ez bazuten ere, Donald Trump bihurtu da AEBetako 45. presidentea. Hauteskunde kanpainan jaurtitako neurriz kanpoko mezu matxista eta xenofoboek iragartzen zuten haren agintaldiak ekar zezakeena. Hargatik, Trumpen iritsierak jatorri anitzetako herritarren aurkako erasoen gorakadan eraginik izan ote duen ikertu dute Gaur8 astekarikoek eta horren berri ekarri du Amagoia Mujika arduradunak gurera. Xabier Izagak Gasteizko Errekaleor auzo autogestionatuaren historiaz egindako errepasoko zertzeladak ere aiaptu ditu Mujikak. Amaitzeko, Laia Naia elkarteko Eider Goibururi Oihane Larretxeak egindako elkarrizketari ere erreparatu dio, gazteen artean indarkeria matxistak duen presentziaz aritu dira, bereziki, egungo gailu digital eta aplikazio berrien bidez egiten duten jazarpenaz.