PIPERPOLIS: Altxatu taldearen “Hegalen indarraz aitzina” diskoa eta “Koadernoa zuri” antzezlana

Gaurko saioan Altxatu taldeko Ibai Osinagaren bisita izan dugu, hirugarren lana aurkezten baitabiltza egun hauetan, “Hegalen indarraz aitzina” deiturikoa. Gazte hasi ziren musika munduan naiz eta txikitatik ibili izan diren herriko musika eskolan, bertan ezagutu zuten elkar eta abiatu zuten abentura. 18 urte dituzte eta hirugarren bilduma dute esku artean. Aurreko lanetan bezala  gai sozialak landu dituzte, batez ere. Hala ere, orain arte eurentzat ezezagunak ziren sentimenduez ere berba egin dute, maitasunaz esaterako.

Hika antzerki taldeak Koadernoa zuri antzezlana estreinatu berri du. García Lorcaren La casa de Bernarda Alba antzezlana abiapuntu hartuta,  gugandik gertuko erreferenteak hartu eta istorio propioa sortu dute. Nahikoa izan da hogei edo hogeita hamar urte atzera egin eta geure ingurura begiratu, gure herrian jainkoaren izenean emakumeoi zenbat leiho itxi zaizkion konturatzeko. Hogeita bost urte elkar ikusi gabe egon ostean, bi ahizpa ama hil berritan elkartuko dira.

Hurrengo podcasta

BERTSOINKA-Bertsoaroa zikloko lehen saioa

ol. Aza 11 , 2016
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan