IRRATIEN TARTEA: Lesakako ‘Nafarroa Oinez’, Aroztegia auziko azken berriak eta agenda

2017ko Nafarroa Oinez antolatzen hasi da jada Lesakako Tantirumairu ikastola, eta joan den ostegunean aurkeztu zituzten Bikin bat in leloa eta irudia Iruñean egindako agerraldian. Horren bueltako xehetasunak ekarri ditu Xorroxin irratiko esatari Amaia Eneterreagak gaurko irratien tartera. Horrez gain, Lekarozko Aroztegia proiektuaren auziaren barneko beste atal baten berri ere ekarri du, Baztango alkate ohi Garbiñe Elizegik epaiketa izan baitu gaur goizean proiektua “pelotazo urbanistiko” bat dela esan izanagatik. amaitzeko, euren bueltako festen eta ferien agendaren berri eman du Eneterreagak.

Hurrengo podcasta

TERTULIA: ba al dugu hezkuntza sistema propioa eraikitzeko behar besteko batasunik?

ar. Aza 8 , 2016