Podcast: Play in new window | Download
Bartzelonako lagun batzuek Donostiako Garoa liburu dendagatik zorionak emanez bidalitako email mezu bat abiapuntutzat hartuta, liburu dendetan katalogatzeak duen garrantziaren berri eman du Imanol Agirrek gurean. Euren kasuan, katalogatze kromatikoa egiten dutela eta liburuak horizontalki jartzen ahalegintzen direla nabarmendu du. Horrez gain, liburu dendetako liburuak katalogatzeko beste hainbat irizpide baliatzen direla ere azaldu du. Ohi duen eran, liburu gomendioa eginda agurtu da, gaurkoan, Jean Geneten El funambulista.