Biharko ‘Gaur8’: Donald Trump eta umoregileak, Rikardo Martinen argazkiak eta ‘Ez dok amaitu’

AEBetako presidentetzarako hauteskundeak ikuskizun kutsukoak izaten dira normalean eta oraingoak ere ez dira salbuespena. Akaso, Donald Trump presidentegaia da bereziki nabarmentzen ari dena azken hilabeteotan, botatzen zituen astakeriek halakorik iragartzen ez bazuten ere, Hillary Clintonekin zuen diferentzia murriztu baitu azken asteotan. Ba Trumpen jardunak AEBetako umoregileei uzten dien plaza oparoari tiraka, umorearen betaurrekoak jantzita aztertu du kanpaina Irati Jimenezek, eta horretaz Gaur8-rako idatzi duen kronika nabarmendu du Amagoia Mujikak gurean. Horrez gain, Rikardo Martinek gerra aurreko Donostiaz egindako argazkien erakusketaz Oihane Larretxeak idatzi dituenak ere azaldu ditu. Amaitzeko, Xabier Izagak Ander Solozabali Ez dok amaitu sortzaileen dinamikaz egindako elkarrizketa aurreratu du.

Hurrengo podcasta

Eva Lizarralde: "Mendi lasterketak erronka politak dira nork bere burua proban jartzeko"

ol. Aza 4 , 2016
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan