Podcast: Play in new window | Download
Bihar hasi eta azaroaren 13ra bitartean, dispertsioaren errealitatea jendarteratzeko bira egingo du Etxeratek. Euskal preso politikoen senide eta lagunak biltzen dituen elkarteak hainbat jarduera antolatu ditu elkartasuna landu eta dispertsioa salatzeko. Gizartea informatu eta euren lanari bultzada eman nahi diote bira horrekin, euskal gizarteari normalizazio, bake eta biolentziarik gabeko bidean aurrera egitea oztopatzen dioten dispertsioaren ondorioak ikusgai jarri, alegia. Ba xehetasunak ekartze aldera Halabedi irratiko esatari Igor Goikoleak Etxerateko Jon Liguerzanari egindako elkarrizketa ekarri dugu gurera.