Podcast: Play in new window | Download
Bertsolaritza eta txapelketa-mundua; horixe da bertsoaren pizgarrietako bat. Zeinek jantziko txapela? Bada, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren udazkeneko faseak aurrera darrai eta, jada hiru saio jokatuta, hiru bertsolarik lortu dute zuzenean finalerdietarako txartela: Miren Amurizak, Mungian; Eneko Abasolo “Abarkas”ek, Sestaon eta, Igorren, Beñat Ugartxeak. Gaurko Potto saioan Sestaoko eta Igorreko saioak aletu ditugu Eneko Abasolo “Abarkas” bertsolariaren laguntzarekin. Bertsoa hizpide eta gozagarri, BILBO HIRIA irratian