Podcast: Play in new window | Download
Garabidek eta HUHEZIk elkarlanean antolatzen duten Hizkuntza biziberritzeko estrategiak aditu ikastaroan parte hartzera etorrita, hemezortzi ordezkari indigena daude Euskal Herrian asteotan. Euskararen esperientzia ezagutu eta euren herrietako hizkuntza proiektuen berri emango dute, eta badaramatzate zenbait aste horretan. Lur hartu orduko, Bergarako Demasa Kilometroak festan parte hartu zuten, eta Durangoko Azokak ateak itxi bitartean, Euskal Herrian barna ere ibiliko dira fakultateko geletan ikasten aritzeaz gain. Horri guztiari buruz, Garabideko Ander Bolibarrekin hitz egin dute Bergarako Txapa irrati libreko lagunek.