Podcast: Play in new window | Download
Kanbodian azken urteetan turismoak izan duen gorakada aprobetxatuta, umezurztegiak dauden eremuen arteko ibilbide turistiko bat antolatu dute, turisten karitateaz baliatuta negozioa egiteko. Dirua ateratzeko mekanismo horretan kaltetuenak umezurtzak direla nabarmendu du Amagoia Mujika Gaur8-ko arduradunak astekariaz egin duen aurrerapenean. Horrez gain, 1936ko gerran emakumeek pairatu behar izan zuten errepresioaz astekarira ekarritako Lourdes Herrastiren hitzak ere aurreratu ditu. Amaitzeko, EHNE nekazaritza sindikatuaren Nafarroako lehendakari izendatu berri duten Eneko Iberori egindako elkarrizketaz ere hitz egin du Mujikak.