Podcast: Play in new window | Download
Gaurtik larunbatera arte, euskarazko komunikazio esparruan lanean ari diren hedabideen egoera aztertuko dute Digitaro biltzarrean. 2004. urtean, Euskarazko Komunikazioaren I. Biltzarra egin zuten. Digitalizazioaren aroan ikusten zuten orduan euren burua euskarazko komunikabideek. Hamabi urte igarta, bigarren biltzarra antolatu dute beste eragile batzuen laguntzarekin. Biltzarreko Petxakutxa atalean parte hartzea izango dugu guk ere, bihar goizean Arrosa sarearen berri emango baita, besteak beste, biltzarrean eta atal horretaz arduratzen den Olatz Lasaren hitzak ekarri ditugu eguneko adierazpenetara.