Podcast: Play in new window | Download
Bost urte bete dira gaur Aieten Gatazkaren Konponbidea Sustatzeko Nazioarteko Konferentzia egin zutela, bazirudien aldaketa handiko garaietan murgiltzera gindoazela, eta horretarako hainbat proposamen planteatu ziren konferentzia haren adierazpenean. Baina euskal gatazkaren ondorioen atalak blokeatua dirau oraindik. Eta zentzu horretan, garaiotako beste zenbait efemeride ere aipa ditzakegu. Joan den ostegunean bete baitziren zazpi urte Baltasar Garzon epailearen aginduz Espainiako poliziak Bateragune auzia izenpean hamar lagun atxilotu zituenetik, eta ostegun honetan beteko direlako bost urte ETA erakundeak jardun armatuaren behin betiko su etena iragarri zuenetik. Ba urtemugen harira, urteotan egin denaz, egin ez denaz eta aurrera begira egin beharko litzatekeenaz hausnartzeko, Rufi Etxeberria eta Miren Zabaleta gonbidatu ditugu Zebrabidera.